Auzokotasun efektua

Auzokotasun efektua edo auzo efektua pertsona batek bere ingurukoen portaera berdinak izaten dituela baieztatzen duen efektu, printzipio eta teoria da. Bereziki psikologia sozialean erabili izan da, botoa, ikasketa mota eta drogen kontsumoa ikertzeko besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, neighbourhood effect; gaztelaniaz, efecto vecindario.