Azentu prosodikoa

Azentu prosodikoa edo indar-azentua hitz bateko silaba bat ingurukoak baino ozenkiago edo indartsuago ahoskatzea. Euskaran azentu prosodikoa ez da inguruko hizkuntzetan bezain nabarmena, eta maiz ez da mugatzen hitz batera, talde prosodiko deitzen den hitz multzo batera baizik (adibidez, <i-RA-kas-le-ho-rrek>). Halaber, euskal azentu prosodikoa bereziki kontuan hartzekoa da izen propioetan (Sa-RA-so-la), maileguetan (ma-te-MA-ti-ka), hitz elkartuetan (i-KAS-pro-ba), zenbakietan (he-ME-zor-tzi), aditz-taldeetan (har-TU-du-te) eta izenordainen genitiboetan (GU-re-la-na).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acento prosódico.