Teknozientzia

Teknozientzia XVIII. mendetik, baino bereziki XX. mendetik, zientziak izan duen bilakaera islatzen duen kontzeptua da, zientzia errealitatea deskribatu eta azaldu ordez, gailu teknologikoak garatzera bideratu denean, sistema ekonomiko menderatzailearen beharrak asetzeko. Naturari buruzko galdera eta problemak ebazteko paradigma nagusia bilakaturik, teknozientziak naturarekiko harreman teknologikoa lehenetsi du, naturarekiko beste harremanak baztertuz.

Erreferentziak


Platonismoa

Etimologikoki, platonismoa Platonen filosofiak eta bere filosofiatik eratorritako eskolek, hala nola neoplatonismoa, osatzen dute. Zentzu hertsiagoan ordea, platonismoa entitate abstraktuak edo ideiak (ikus, ideien teoria) entitate partikularren abstrakzio hutsa baino zerbait gehiago direla, hots benetan existitzen direla, baieztatzen duten teoria ontologikoen multzoa da. Adibidez, platonismotik zenbakiek benetako existentzia dutela baieztatzen da, eta ez multzoen propietate huts bat.


Konpatibilismoa versus inkonpatibilismoa

Maiz askatasuna (edo erabakimen askea) eta determinismoa, elkarren aurkakotzat hartu behar dira, ekintza eta jokabideak deterministak, horrela izan beharrekoak alegia, inolaz ere askeak ezin daitezkeela baieztatuz. Jarrera hori inkonpatibilismoa da. Batzuen arabera berriz, ekintza eta joakbide deterministak askeak ere izan daiteke; horrela pentsatzen denean, konpatibilismoa jarraitzen ari da. Konpatibilismoaren alde agertu den filosofo nagusia David Hume (1711-1776) izan da, zeinak baieztatzen zuen ekintza askeak ez zirela kausarik gabeak, pertsonaren asmo, nahi eta erabakien emaitza delako, eta beraz deterministak baita ere.


Absolutismo morala (etika absolutista)

Agian absolutismoa erregimen politiko moduan bilatzen ari zinen.

Absolutismo morala edo etika absolutista gure jokabidea ona edo txarra den ezartzen duten printzipio, irizpide eta arau moralak daudela, zirkunstantziak eta kasuan kasuko egoerak eta ondorioak kontuan hartu gabe, baieztatzen duen doktrina etikoa da. Adibidez, kasu guztietan hiltzea debekaturik dagoela ezartzen denean, absolutismo morala jarraitzen ari gara. Horrela, etika absolutistan baieztapen edo proposizio guztiak egiazkoak edo faltsuak dira, eta ezartzen diren printzipioak finkoak, aldaezinak eta unibertsalak dira.


Adierazle hutsa

Ernesto Laclau filosofoaren diskurtso hegemonikoei buruzko teorian, adierazle hutsa eduzki zehatz eta finkorik gabeko kontzeptu, ideia (edo indar-ideia), lelo edo pertsonaia bat da (hala nola, aberria, herria, ..., baino baita ere neoliberalismoaren esparruetan ekintzailetza, berrikuntza, ...), horren inguruan eskakizun desberdinak, eta batzuetan kontrajarriak, jasotzen dituena, eta beraz jendea horren inguruan bildu eta beraz homogeneotasuna, egonkortasuna eta nagusitasuna, hitz batean hegemonia, eratzeko ahalmena duena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, empty signifier; gaztelaniaz, significante vacío.


Miren eta erromantizismoa, Ramon Saizarbitoria: laburpena

Miren eta erromantizismoa Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1944 -) 2019an plazaturiko eleberria da, bereziki gazteei zuzendua.

Laburpena

I kapitulua

Said Donostiako Groseko institutura heldu den ikasle berria da. Kurtsoa hasita dago da. Saidek berehala pizten du neskengan arreta, eta erakarpena ere bai. Said ederra da, jatorra eta adeitsua. Klarak bereganatu eta berarekin ateratzen hasten da. Klara neska guapa da, ile horia eta begi urdinekin, eta oso seduzitzailea mutilekin. Said Marokon jaio da, bere ama oso sinestuna da, bere aita ordea ez. Aitak fruta-denda batean egiten du lana. Hiru urte zaharragoa den arreba du, Parisen bizi dena iatarekin duen harreman txarra dela eta. Amir Saiden osaba da, musulmana eta gizon erlijiosoa oso, baina guztiz tolerantea besteekin.

Miren kurtsoko beste neska bat da. Gustatzen zaio Said, baina Klarak ez bezala, ez du ahalegin berezirik egin bera seduzitzeko. Halere, ez du gaizki hartu Klarak mutila bereganatzea, Klara oso ongi ezagutzen baitu: ume bat da, besterik ez da, eta Said bere azken kapritxoa.

Said berehala egokitzen da institutura. Iñaki Altube irakaslea han dagoelako etorri da, Herrerako institutuan klaseak eman zizkiolako, eta asko lagundu ere bai. Iñaki Altube Martxelen laguna ere bada: Martxel Mirenen amaren nobioa da. Martxel gizon lasaia da guztiz, agnostikoa (Altube eta Mirenen ama berriz, ateoak). Hala ere, Saidek dio Altube irakaslea eta Amir osabak antzeko ideiak dituztela: giza eskubideak errespetatu behar direla eta erlijioa kontu pribatua dela.

II kapitulua

Mirenek ez zuen tratu handirik izan Saidekin hasieran, Klarak ez baitzuen uzten inor gerturatzen. Ateratzen hasi zirenean ere, ez zen bere koadrilarekin ateratzen, Klararen esanetan Saidek hala nahi zuelako, etorkina eta pobrea izanik lotsatu egiten zelako nolabait. Klarak espero omen zuen poliki integratzea, baino esaten zuen Said oso jeloskorra ere bazela eta mesfidatia jendearekin. Baino klasean, Said ez zen Klarak esaten zuen bezala: mutil ireki, alaia eta adeitsua zen. Maiz neskek inguratuta egoten zen. Mirenek pentsatzen zuen Klarak Said seduzitu baino, azkenean Saidek amore eman behar izan zuela bere jarrera txeratsu edo kariñosoegia dela eta, konpromisoz edo. Mirenek gero eta gehiago du atsegin Said: guapoa da, baina ez doa de guapo, eta bere izaera ere asko gustatzen zaio, azkarra, sentibera eta jatorra baita.

Hala ere, Klarak guztiz aurkakoa kontatzen dio Mireni, jeloskorra dela, tratu txar psikologikoak ematen dizkiola eta sexualki aseezina dela. Mirenek esaten dio zergatik ez duen orduan uzten. Maiteminduta dagoelako, dio Klarak. Mirenek ezin du ulertu. Are eta gutxiago Klara hijab edo buruko zapia janzten hasten denean, eta lehen erabiltzen zituen arropa seduktoreen ordez, jantzi apalekin hasten denean. Bere izaera ere mantsotzen doa, oihu egin ordez, apalago hitz egiten du. Mirenek uste du nabarmentzeko egiten duela, baina beste ikaskideek miretsi egiten dute Klararen sakrifizioa, maitasunagatik, erromantikoa iruditzen zaie. Beste neskek jakinmina sentitu eta buruzapia nola janzten den erakusteko esaktzen diote Klarari, berak Youtuben ikasi badu ere. Eta baten bat jantzi ere egiten du, kurtsoko beste marokoar bat seduzitzeko. Mirenek ulertu gabe jarraitzen du, eta Klararengandik urruntzen hasten da, errua ere sentitu arren, pentsatzen baitu agian inbidia diola Klarari. Behin batean, institutuko bulego aurrean biak zain daudela, Mirenek aurpegiratzen dio ea zer egiten ari den Klararekin. Berak dena ukatu, eta Klara ez duela ezertara behartzen esaten dio, Klara fantasioso samarra dela. Miren damutu egiten da gero, fantasioso eta bera hain ergela bada, zergatik dabilen berarekin galdetu ez izateagatik. Eta mutila bere aurrean duela hori galdetzen dio irudikatzen du, haren ezpainak bereak ukitzen dituzten bitartean.

III kapitulua

Egun bereko gauean, Klarak Mireni deitzen dio etxera, Saidi buruz kontatzen diona Saidekin ez komentatzeko eskatuz. Eta Klarak jarraitzen du esaten ez duela ezer egitera behartzen. Eztabaidatu arren, lagun bezala jarraitzen dute.

Afarian, Mirenek gaia aipatzen die amari eta Martxeli, baina izenik aipatu gabe. Martxelek dio ezin dela inor legez kanpokoa edo umiliagarria den ezer egitera. Ama gogorragoa da: ez da gogoko ez den ezer onartu behar. Eta Mireni galdetzen dio ea inork behartu duen nahi ez duena egitera. Mirenek ezetz, ikaskide bati gertatutakoa dela.

LANEAN

 

 


Motibazio edo arrazoitze juridikoa

Motibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren kontrolatzeko tresna ere bada.

 


hurrenik hurren

hurrenik hurren

Emandako bi zerrendetan, zerrenda bateko elementuetako bakoitza beste zerrendan leku berean dagoen elementu batekin loturik dagoela adierazten duen adberbio-lokuzioa.

Adibidea: Gehienetan jokalari bakoitzak zeharkatu behar duen distantzia 120 metrokoa da eta zakuak 80 eta 40 kilokoak izaten dira (gizonezko eta emakumezkoen lasterketetarako, hurrenik hurren).