Azpienplegua

Azpienplegua naho baino lanaldi laburragoa edo eskasagoa egiten denean gertatzen den enplegu egoera da. Errezesioetan zabaltzen den egoera izaten da, langile asko lanaldi osotik ordukako edo behin behineko lanera edo lanaldi partziala izatera pasatzen direnean, enpresek salmenten jaitsieraren ondorioz dituzten lan behar txikiagoen ondorioz.. Hain zuzen ere, krisi garaietan enpresei merkeago ateratzen zaie langilea kaleratzea baino, azpienpleguan edukitzea, kaleratzeagatik eman beharreko ordainak eta egoera ekonomikoa suspertzan langile berriak kontratatzeko sortuko liratekeen gastu gehigarriak (langileen hautapena, trebakuntza) aurrezteko. Halaber, azpienplegua dagoela esaten da langileak bere prestakuntzari dagokion baino mailako txikiagoko lanpostuan lan egiten duenean, langileak gainkualifikazioa duenean alegia.