Azpietxebizitza

Azpietxebizitzak, Liman, Peruko kapitalean. Kredituak: M M, Commons.

Azpietxebizitza duintasunez bizitzeko azpiegitura, ekipamendu eta hornidurak ez dituen etxea da, hala nola ura, berokuntza eta argindarra ez duena, tamaina txikiegia duena edo hezetasunaren eta hotzaren eta beroaren aurkako isolamendu egokirik ez duena. Azpietxebizitzak hirien neurrigabeko hazkunde azkarraren ondorioz gertatzen da, landa exodoaren edo bestelako migrazio masiboen ondorioz, agintaritzak hiritar berrientzako etxebizitzak eskaintzen ez dituenean; horrela, etxebizitza-merkatura kondizio normaletan aterako ez liratekeen etxebizitza desegokiak ateratzen dira edota txabolismoa sortzen da. Pobreziaren ondorioz ere gertatzen da azpietxebizitzaren fenomenoa, hirian nahiz landa eremuetan, familiek etxeek behar dituzten mantenimendu lanak eta hornikuntzak ordaintzeko gauza ez direnean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, infravivienda.