Azpijarduera-kostuak enpresa batek bere ekoizpen-ahalmen osoa ez garatzean, jarduera-maila %100ekoa ez denean alegia, sortzen diren kostuak dira. Ohikoa den kontabilitate-arau baten arabera, kostu finkoak ekoizpen-ahalmen osoari egotzi behar zaizkio; hartara, ekoizpen-ahalmen geldia dagoenean, burutzen den produkzioari dagozkion kostu finkoak soilik esleituko zaizkio. Adibidez, lantegi batean 10.000 euroko kostu finkoak izanik, jarduera-maila %80koa bada, hau da, ekoizpen-ahalmen osoaren %80 garatzen bada, azpijarduera-kostuak
euro izango dira.
Loturiko artikuluak
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage]
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
Ekoizpen-ahalmenaEkoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke: ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena…
Ekoizpen-ahalmen geldiaEkoizpen-ahalmen geldia erabili edo gauzatzen ez den ekoizpen-ahalmena da, ekoitzi zitekeen baina azkenean ekoitzi ez den ekoizpen-bolumena. Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tonakoa bada hilean, eta hilabete batean ekoizpen-bolumena 8…