Aztarna ekologikoa

Aztarna ekologikoa produktu edo jarduera batek ingurunean sorrarazten duen duen inpaktu edo eraginaren adierazle bat da. Zehatzago, produktu edo jarduera hori ekoitzi kontsumitu diren baliabideak eskuratu gehi horren ekoizpen eta kontsumoan sortutako hondakinak behar bezala tratatzeko behar den lurraldearen azalera da. Zehatzago aztarna ekologikoak kategoria ezberdinak bereizten ditu horren kalkuluan, hala nola soroak, larreak, basoak, itsasoa, eraikitako azalera eta CO2-ko xurgapen azalera bereiziz. Adierazlea egokituz, pertsona, eskualde edo herrialde baten aztarna ekologikoa ere kalkula daiteke. Kontzeptua zabalduz, aztarna ekologikoa handiagoa denean lurralde bateko zama-ahalmena (lurraldean eskura dagoen azalera, produktibitate jasangarri bat kontuan harturik eta bioaniztasuna zainduta)  baino, defizit ekologikoa deitzen zaio horien arteko diferentziari; zama-ahalmena aztarna ekologikoa baino handiagoa denean berriz, erreserba ekologikoa dagoela esaten da,

Aztarna ekologikoaren kontzeptua William Rees eta Mathis Wackernagel irakasleek sortu zuten 1996 urtean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, ecological footprint; gaztelaniaz, huella ecológica.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Aztarna ekologikoa"; Gizapedian, apirila 18, 2019, https://gizapedia.hirusta.io/aztarna-ekologikoa/.