Babes-baloreak eta babes-aktiboak

Finantzetan, babes-baloreak eta babes-aktiboak finantza merkatuetan gorabehera handiak eta ziurgabetasuna dagoen egoeretan inbertitzaileek bereziki eskuratzen dituzten baloreak (finantza-tituluak) eta aktiboak dira. Ohiko babes-baloreak eta aktiboak dira urrea, historikoki dolarra dibisa merkatuetan (XX. mendearen bukaeratik babes-balorearen izaera galtzen joan da, ordea) eta Alemania eta arrisku-sari txikiko beste herrialdeetako zor publikoko tituluak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, safe haven asset, refuge investment, refuge asset; gaztelaniaz, valores refugio y activos refugio.