Balantze hidrikoa (ur-balantzea)

Balantze hidrikoa, balantze hidrologikoa edo ur-balantzea arro hidrologiko edo horren zati batean, baita ura duen formazio geologiko edo azpiegitura batean (adibidez, akuifero edo urtegi batean), ur-sarrera eta irteeren arteko diferentzia da, bertan bildutako uraren diferentziarekin batera, balantze edo berdinketa ematen duena.

Sarreren artean prezipitazioak eta beste arro edo egituretatik ekarritako urak biltzen dira. Irteeren artean berriz, beste ibai batera edo itsasora gertatzen diren irteerak, beste arro edo formazioetarako irteerak, giza erabilerarako ur-erauzketak, ebaporazio edo lurruntzea eta ebapotranspirazioa. Sarrerei irteerak kenduz eskuratzen den diferentzia balantzea positiboa (bildutako ur-kantitatea handitu egin da) edo negatiboa den (ur-kantitatea murriztu egiten da) ikus daiteke.