Baldintzagabekotasuna

Baldintzagabekotasuna edo inkondizionalitatea transakzio eta transferentzia ekonomikoak ordainik gabe (baldintza edo kondiziorik gabe) burutzen direnean gertatzen den egoera da. Zerbitzu baten eskaintzari buruz ere aipatzen da, zerbitzu hori unibertsala edo inongo prezio edo baldintza gehigarririk gabe, doan adibidez, aplikatzen denean. Liberalismotik gogor kritikatzen den kontzeptua da, baldintzagabekotasuna lege ekonomikoak, subjektuen behar eta interesetan eta merkatuetan oinarritua, alde batera uztea edo lege etiko bihurtzea baino ez delako, azpian geratzen den arazo ekonomikoak ezkutatuz edo arazo ekonomiko berriak sorraraziz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, unconditionality; gaztelaniaz, incondicionalidad.

Erreferentziak