Baliabide hidrikoak

Baliabide hidrikoak edo ur baliabideak ur hornidura ahalbidetu egiten duten baliabide naturalak dira, hala nola ibaiak, aintzirak, lurpeko urak eta glaziarrak, horiek ustiatzeko beharrezko azpiegiturak (urtegiak, hornidura-sareak, ...) ezartzen badira. Uraren zikloari esker, baliabide hidrikoak berriztagarriak printzipioz, baina gizakiaren erabilera makurragatik ur-eskasia arrisku nabarmena da egungo gizarteetan, hala nola ur kontsumo neurrigabeagatik eta ur kutsatuen birziklatze ezagatik, lehorte eta bestelako hondamendi naturalek eragin ditzaketen arriskuekin batera.