Balio absolutua (zenbakia)

Balio absolutu funtzioaren adierazpen grafikoa. Irudia: Ævar Arnfjörð Bjarmason, commons.wikimedia webgunetik.

Matematikan, zenbaki baten balio absolutua zenbaki horren balio positiboa da, zeinuari, positibo zein negatibo, plus zein minus, erreparatu gabe. Horrela, adibidez, -4 zenbakiaren balio absolutulatexpage]a 4 da, eta 3 zenbakiaren balio absolutua 3 da. Beste definizio baten arabera zenbaki baten balio absolutua zenbaki horretatik dagoen distantzia da, eta horrela -2 eta 2 zenbakiek, aurkako zenbakiak izanik, balio absolutu berdina dute, 2 alegia.

Oorkorrean zenbaki baten balio absolutua barra artean adierazten da. Adibidez, |-4|=4.

Balio absolutua funtzio moduan ere har daiteke, zenbaki erreal orori balio absolutua esleitzen diona. Analitikoki honela adierazten da, mailaka:

    \[|x|= \left\{ \begin{array}{rcl} x, & \mbox{si} & x \geq 0 \\ -x, & \mbox{si} & x < 0 \end{array} \right.\]