Marketinean, balio diferentzialak lehiakideen aldean enpresak eskaintzen duen produktuak edo zerbitzuak dituen ezaugarri berezi positiboak dira, kontsumitzaileak erakartzeko erabiltzen direnak, hala nola, prezio merkea, kalitatea eta esklusibotasuna. Michael Porter marketin-adituaren arabera, abantaila konpetitiboak eskuratzeko hiru oinarri nagusietako bat balio diferentzialak garatzea da, diferentziazioa alegia, kostu-lidergoarekin eta segmentazioarekin batera.
Loturiko artikuluak
Desberdintzea, diferentziazioa, bereizkuntza (marketina)Desberdintzea, bereizkuntza, diferentziazio edo diferentziatzea, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak, balio diferentzialak alegia, txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren…
Balio erantsiaBalio erantsia enpresa batean izandako produktu eta zerbitzuen salmentak ken kanpotik erositako produktu eta zerbitzuen kostua da. Enpresak bere jarduera ekonomikoaren bitartez erantsi egiten duen balioa da, sortzen…
Balio kritikoaProba estatistikoetan, balio kritikoa hipotesi nulua baztertzera daraman estatistikoaren muga-balioa da, adierazgarritasun-maila jakin baterako; beraz, eremu kritikoaren muga da.