Balio galera fisikoa, funtzionala eta ekonomikoa

Balio galera edo balio-galtzea ondasun edo aktibo batek denboran zehar, zehatzago bere bizitza erabilgarrian zehar, jasaten duen balioaren gutxitzea da. Balio galerarako arrazoi zenbait daude:

  • Balio galera fisikoa dela esaten da, ondasuna erabiltzeagatik edo berezko higaduragatik gertatzen denean; adibidez, eraikinak, makinak eta gailuak maiztu, xahutu eta hondatu egiten dira denboran zehar.
  • Balio galera funtzionala da, aktiboak eskaintzen duen baliagarritasuna kolokan dagoenean, baina ez higaduragatik, baizik eta merkatuan izandako aldaketengatik (ordezko piezak eskuratzeko zailtasuna) edota efizientzia murritzagatik. Aipatutako arrazoi horiek obsoleszentzia kontzeptuan biltzen dira. Balio galera funtzionala ondasuna egin beharreko lana egiteko nahikoa ez denean ere gertatzen da, eta orduan insufizientzia deitzen zaio.
  • Balio galera ekonomikoa  zeharkako arrazoiengatik gertatzen da, eta bereziki ondasun higiezinen kasuan gertatzen da, merkatuan ondasu higiezinen merkatu balioa jaitsi delako, edota eraikinaren inguruan beste eraikin batzuk eraiki direlako.

Balio galera fisikoa eta funtzionala amortizazio ekonomikoaren bitartez jasotzen da kontabilitatean.

Hiztegia: ingelesez, depreciation; gaztelaniaz, depreciación.