Balio-gordailua

Balio-gordailua eros-ahalmena gaur egunetik etorkizunera eramateko erabil daitekeen edozein produktu edo "gauza" bat da. Balio-gordailu batek bete behar baldintza nagusia iraunkortasun edo iraungitze-eza da, eta bere balioa nahiko konstantea izatea denboran zehar. Historian, urrea eta beste metal preziatuak izan dira balio-gordialu nagusiak, baina egun dirua eta finantza-aktiboak, arrisku, likidezia eta epe desberdinetara dira balio-gordailu nagusiak, ondasun higinezinekin batera; hain zuzen, diruaren funtzio nagusietako bat balio-gordailua izatea dela irizten da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, depósito de valor.