Balioztapen-irizpideak

Balioztapen-irizpideak, balioespen-irizpideak edo balorazio-irizpideak enpresa bateko aktibo eta pasiboen balioa zehaztu eta kontabilitatean jasotzeko irizpideak dira. Horien artean daude, besteak beste, kostu historikoa, arrazoizko balioa eta balio eguneratua.

Kostu historikoaren irizpideak ondare-elementuaren eskuratze-kostua edo produkzio-kostua jasotzen du. Arrazoizko balioa berriz, maiz erabiltzen den beste irizpide bat da: ondasuna trukatu daitekeen prezioa da, ongi eta independentziaz informatutako eroslearen eta saltzailearen artean adostu litekeena. Azkenik, balio eguneratuak elementuak sortuk dituen kaxa-fluxu eguneratuak dira, deskontu tasa arrazoizko batekin.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, criterios de valoración contable.