Banakako enpresak eta enpresariak

Banakako enpresa pertsona fisiko batek osatzen duen enpresa, bera izanik enpresaren jabe eta kudeatzaile bakarra da. Gehienetan, euren kontura lan egiten duten pertsonekin, autonomoekin alegia, identifikatzen da. Hala ere, langile batzuk izan ditzakete kontratatuta. Burutzen duten jarduera oso mugatua da, eta orokorrean beste enpresa edo partikularrentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte.  Aldi berean, ohikoa da haien kudeaketa administratiboa (kontabilitatea, zergen kudeaketa, ...) gestore baten esku uztea da. Sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate eta beste merkataritza sozietate gehienetan ez bezala, banakako enpresariak bere oraingo eta geroko ondare pribatu osoarekin erantzuten du enpresaren zor eta obligazioen aurrean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresa individual, empresario individual.