Banaketa (banakuntza) enpresan

Enpresan, banaketa edo banakuntza ekoitzitako produktuak kontsumitzailearen esku jartzen dituen funtzioa da. Garraio eta biltegiratze funtzioak biltzen ditu (logistika alegia) baina baita ere bezeroekin harremanetan sartu, merkatuari buruzko informazio zuzena sartu, bezeroen finantzazioa, salmenta ondorengo zerbitzuak eskaintzea eta publizitatea burutzea. Banaketari buruzko erabaki estrategikoa banaketa-kanala edo banakuntza-kanala erabakitzea da, ekoitzitako produktua bezeroen esku jartzeko erabiltzen diren eragileek osatzen duten bidea (handizkaria->txikizkaria->kontsumitzailea, adibidez).