Banaketa-kanala

Banaketa-kanala edo banakuntza-kanala merkaturatzen den produktua edo zerbitzua ekoizlearengandik kontsumitzailearengana helarazteko prozesuan (ikus, banaketa enpresan) parte hartzen duten pertsona, enpresa eta bitartekoen multzoa da. Banaketa-kanalen tipologia zabala da, baino funtsean honako kanal hauek bereizten dira: kanal luzea, kontsumitzailearengana iristeko bitartekari anitz baliatzen denean, hala nola handizkariak eta azkenean txikizkariak; kanal laburra, bitartekari bakarra erabiltzen denean, eta zuzeneko kanala, bitartekaririk ez dagoenean (ikus, zuzeneko salmenta).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, distribution chain; gaztelaniaz, canal de distribuciĆ³n.