Banaketa konposatua

Estatistikan, probabilitate-banaketa konposatua bere aldetik ere zorizkoa den parametro baten mendean dagoen probabilitate-banaketa bat da. Beraz, banaketa konposatu batean zorizkotasunak bi iturburu ditu: jatorriko aldagai bat zorizkoa da, eta zorizkotasun horretan sartzen den parametroa ere zorizkoa da. Adibide bat: (1,2,...,n) zenbakiak dituen dado bat botata suertatzen den zenbakia, jakinda n zenbaki handiena 6, 7, 8, 9 edo 10 izan daitekeela probabilitate berdinekin. Zorizkoa den parametroa adierazten duen aldagaiari konposatzailea edo ezkutuko aldagaia (latent variable) deitzen zaio: konposatzailea aurreko adibidean n zenbaki handiena da: 6,7,8,9 edo 10. Banaketa konposatuen beste ohiko formulazio bat hau da: zorizko aldagaien batura bat kalkulatzen da, non batugai kopurua ere zorizkoa den; adibidez, txori espezie batek eremu batean jartzen duen arrautza kopuru totala zenbatu nahi denean, zorizkoak dira aldi berean txori kopurua eta haietako txori bakoitzak jarritako arrautza kopurua.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, compound distribution; gaztelaniaz, distribución compuesta.

Ikus, gainera