Banalizazioa

Banalizazioa zerbaiti garrantzia kendu eta arintasunez adierazi eta baliatzea da, banal edo garrantzi eskaseko bilakatu edo banalitate egoera batera eramatea. Pertsona, gertakari eta kontzeptuekin gerta daiteke, eta batzuetan horiek gutxiesteko estrategia moduan erabiltzen da; beste batzuetan berriz, helburua justu aurkakoa da, kontzeptua hanpatu eta mugarik gabe baliatzea. Horren adibide garbia, terrorismo hitzaren erabilera da, botere eta hedabideen aldetik mugarik gabe erabiltzen denean, disidentzia oro terrorismotzat hartuz.

Hainbat estrategia daude zerbait banalizatzeko: zerbait dagokion eremutik kanpo baliatu eta zabaltzea da (adibidez, terrorismo hitzaren erabilerarekin, lehen aipatu bezala), zerbait isekaz tratazea, sarkasmoz edo ironiaz edota garrantzirik ez duten beste gaiekin batera jartzea.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Banalizazioa"; Gizapedian, iraila 24, 2019, https://gizapedia.hirusta.io/banalizazioa-banalizatu-banalitatea/.