Banku gordailuak (epe finkora eta agerikoak)

Banku gordailuak pertsona fisiko eta juridikoek bamku edo beste finantza entitate bati entregatzen dioten dirua da, diru horren zaintza egin dezan. Bankuak komisioa kobratu dezake zaintza horren trukean; aldi berean, gordailuak interesak ere sor ditzake bezeroaren alde, dirua gordailuan dasgoen denboraren arabera, Banku gordailuak epe finkokoak izan daitezke, aldez aurretik gordailuaren epemuga zehatza denean eta bankuaren bezeroak bitartean diru hori eskuratu ezin dezakeenean (penalizaziorik gabe, gutxienez) eta agerikoak, bezeroak dirua edozeinu unetan berreskuratu dezakeenean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, depĆ³sitos bancarios (a plazo y a la vista).