Bariantza-analisia

Estatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko erabiltzen aldagaiari faktore deritzo, hainbat mailatan banatzen dena, datu-multzoak sortzeko. Teknikaren oinarria datu guztien bariantza bi zatitan bereiztean datza, datu-multzoen edo mailen arteko bariantza (azaldutako bariantza ere deitua), multzo horiek batezbestekoei buruz dute diferentzia globala jasotzen duena, eta datu-multzoen barneko bariantza (hondar-bariantza ere deitua), faktoreko mailek azaltzen ez dutena. Helburua batezbestekoen berdintasunaren hipotesia onartu ala baztertzea da, proba estatistiko bat ebaztea alegia; hain zuzen, mailen arteko bariantza zenbat eta handiagoa barneko bariantzaren aldean, orduan eta aukera handiagoak izango dira hasierako hipotesia baztertu eta batezbestekoak ezberdinak direla, hots faktoreak baduela eraginik aldagaian, baieztatu ahal izateko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, analysis of variance; gaztelaniaz, análisis de varianza.