Barne erbestea

Barne erbestea estatu autoritario eta totalitario batean idazle, artista eta intelektual batzuek, gehienbat erregimen politikoaren aurkaritzat hartzen direnak,  bizi duten zentsura, bazterketa eta gutxiespen egoera da, erabateko errepresiora heldu gabe. Barne erbeste terminoak pertsona haiek euren jatorriko herrialdean bizitzen jarraitzen dutela adierazten du, erbesteratu gabe, baina hala ere erbestean balira bezala bizi dira, bazterketa egoeran, haien lanak, hausnarketak eta iritziak plazaratu gabe, ikusezin bihurturik.

Terminoa bereziki Espainiako hainbat idazle, artista eta intelektualek 1936-1939ko Gerra Zibilaren ondoren bizi zuten egoera adierazten du, Francisco Francoren garaipenaren ondoren.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, exilio interior.