Barne errendimendu tasa

Barne errendimendu tasa edo barne errendimenduaren tasa (BET) inbertsio baten errentagarritasun-tasa da, diru-sarrerak eta irteerak, BET horrekin eguneratuta, berdindu egiten dituena. Adibidez, 1000 euroko hasierako inbertsio batentzat hurrengo bi urteetan eskatzen diren diru-fluxuak 600 eta 700 badira, hurrenez hurren, diru-sarrerak eta irteerak berdindu egiten dituen r deskontu-tasa bakanduz eskuratuko litzateke BET:

    \[1000=\cfrac{600}{(1+r)}+\cfrac{700}{(1+r)^2}\]

Inbertsioaren finantza-kostua BET baino txikiagoa bada, inbertsioa bideratzea komeni da, inbertsioaren errentagarritasuna (BET) handiagoa delako inbertsio finantzatzeko eskatu beharreko diru-kopuruaren interesa edo finantza-kostua baino.

BET eguneratutako balio garbiarekin (EBG), inbertsioak erabakitzeko maiz erabiltzen den beste irizpidearekin,  loturik dago zuzenean: barne erredimendu tasa EBG=0 egiten duen diru-fluxuen deskontu-tasa konposatua da. EBG-ren aldean barne errendimendu tasak ulergarriagoa eta argiagoa da, baina bere kalkulua problematikoa da, bereziki eskuz egin behar bada, ekuazio polinomiko konplexuak ebaztea eskatzen duelako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, IRR (internal rate of return on investment) ; gazteleraz, TIR (tasa interna de rendimiento).