Barne kontrola

Barne kontrola enpresa edo beste erakunde baten baitan burutzen den prozesua da, helburu dituena:

  • enpresaren helburuak betetzen diren egiaztatu, eta horretarako behar diren politikak sustatzea,
  • enpresaren jarduna efizientea dela kontrolatzea,
  • enpresaren baitan jasotzen den informazioa fidagarria dela konprobatzea,
  • legeak eta arauka betetzen direla egiaztatzea.

Ikuskaritzarekin lotzen den kontzeptua, baina eremu ezberdinak dituzten jarduerak dira:

  • barne kontrola jarduera jarraitua da, etengabea, eta ikuskaritza aldiro burutzen dena, une jakin batzuetan;
  • barne kontrola enpresaren jardueraren baitan txertaturik egoten da, eta ikuskaritza jarduera independentea eta beraz objektiboagoa da;
  • ikuskaritza kontabilitatean zentratzen da gehienetan, barne kontrola enpresaren jarduera osoa aztertzen du.