Barne merkatua eta kanpo merkatua

Barne merkatua muga jakinetan garatzen den hura da, gehienetan herrialdeko mugen barnean. Enpresarentzat, barne merkatu batera mugatzeak bere hazkundea mugatzea ere badakar, hartara tamaina edo kokapen hobea duten lehiakideen aurrean izan dezaketen erantzun estrategikoa ahulduz etorkizunean. Merkatu batean fokalizatzeak baditu abantailak ere, hala nola kanpoan izan daitezkeen gorabehera ekonomikoen eraginetik at geratzea. Kanpo merkatua, berriz, muga horietatik kanpo garatzen dena da, herrialdeko mugetatik kanpo, eta beraz askoz ere zabalagoa eta handiagoa. Enpresarentzat kanpo merkatua hazkundearen helburua betetzeko aukera ezinhobea da, arrakasta izateko bere lehiakortasuna zorroztu eta bestelako erronkak (merkataritza-sarea, ...) landu beharko baditu ere.

Integrazio ekonomikoak, herrialde batzuen arteko merkataritza hitzarmenak horien arteko merkatu fluxuetarako oztopoak (arantzelak, ...) ezabatzen ditu, barne merkatu handiagoak eratuz, lehen kanpo merkatuak ziren horien abantailak (ikus, abantaila konparatiboak) bereganatuz aldi berean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mercado interno (interior) y mercado externo (exterior).