Basailuak eta basailutza

Jean de Sainte-Maure Jerusalen eta Siziliako errege Rénéri egindako omena, basailu bihurtzen zuena (1469).

Basailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena. Horren arabera, basailuak men egitea, fideltasuna eta zerbitzu militarra eskaintzen zizkion jaun nagusiari edo erregeari, eta horrek babes militarra eta feudoa ematen zizkion trukean basailuari. Feudoa lursail zabala zen, bertako jauregi, etxe eta jopuekin batera, basailua jauntxo bihurtzen zuena. Basailutza izan zen beraz, feudalismo izeneko sistema sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarria.

Basailutza gauzatzeko, omenaldiaren zeremonia, non basailuak bere eskuak jaun nagusiaren eskuekin batera jartzen zituen, geroago idatziz ere egin bazen ere. Inbestidura beranduago gertatzen zen, jaun nagusiak feudoa ematen zionean basailuari.