Basati ona edo zintzoa

Basati ona, basati onbera edo basati zintzoa, basati onaren edo zintzoaren mitoa ere deitua, gizakiaren kontzeptzio naturalistikoa da, zeinaren arabera zibilizazioak edo gizarteak ukitu gabeko gizakia, basatia alegia, zibilizazioak ustez dakartzan gaitz guztietatik (kodizia, diru gosea, bekaizkeria, handinahia, ...) libre litzatekeen, gizaki garbia alegia. Basati onaren ideia beraz,  gizakiaren berezko izaerarekin dago loturik (eta ez gizaki primitibo baten izaerarekin), eta gizakia berez ona dela baino eluke baieztatuko.

Kontzepzio hori XVII. eta XVIII. mendeetan garatu zen,  bereziki Jean-Jacques Rousseau filosofoaren eskutik, zeinaren arabera gizarte justuago bat eratzeko gizakia mediazio edo gizarte harreman guztietatik askatu behar zen, kontratu sozialean eta giza eskubideetan oinarrituz berriz ere gizarte bat hutsetik abiaraziz. Garai hartan gainera, europar kolonialismoa zabaltzen ari zen Ameriketan eta Afrikan eta kultura indigenak ezagutzen hasi ziren. Indigenak orokorrean gutxietsi eta arrazakeria nagusitzen zen arren, jatorriko natura-egoera batean bizi ziren gizaki horien ezagutze soilak, naturarekiko harmonian eta besteekiko eskuzabaltasunez eta komunitatean aberastasun materialari garrantzi eman gabe, indigenen idealizazioa bultzatu zuen, basati onaren mitoa garatu arte. Ideia hori ordea, ez zen berria, eta kristautasunean ditu sustraiak, zeinaren arabera jatorriko bekatuaren ondorioz gizakiak bere zintzotasuna galdu zuen. Garaiko beste filosofo batzuek ordea, Thomas Hobbes bereziki, ideia horren aurka agertu ziren eta gizakia berez gaiztoa den.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, noble savage; gaztelaniaz, buen salvaje, mito del buen salvaje.