Baterako ekoizpena

Baterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu (eta azpiproduktu) ezberdinak eskuratzen dituen produkzio-sistema da. Adibidez, baterako ekoizpena gertatzen da petrolio-birfindegi batean, non petrolioa lehengai nagusitzat hartuz, gasolina, gasoila, kerosenoa eta bestelako produktu kimikoak eskuratzen diren aldi berean, horretarako instalakuntza berdinak erabiliz eta langileak produktu ezberdinekin lan eginez; upategi batean ere baterako ekoizpena gertatzen da, mahatsetik jateko mahatsa, ardoa, ozpina eta beste produktu batzuk batera eskuratu daitezkeelako.