Batxilergoa herrialde anitzetan ezarrita dagoen hezkuntza maila da. Espainian, bigarren mailako hekzuntzaren ondorengo maila da (bachillerato izenarekin), bi urteko iraupenaz, eta ikaslea unibertsitate edo goi lanbide heziketako ikasketetan hasteko prestatzen duena. Beste herrialde batzuetan, bereziki herrialde anglosaxoietan, batxilergoa bachelor izendatzen da, eta unibertsitateko ikasketetako beheko maila izendatzen du. Frantzian berriz, unibertsitara heldu ahal izateko gainditu izeneko azterketa da, baccalauréat edo bac izenarekin, Ipar Euskal Herrian baxoa deitzen dena.
Etimologia: Erdi Aroko latinezko baccalaureatus eta baccalarius, “zalduna izatekoa den gaztea”, hitzetatik, bacca lauri , “erramuaren fruitua”, arrakasta eta garaipen ikurra dena.
Loturiko artikuluak
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…
Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboaHezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko hezkuntza da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo hautaketarik egiten, haur guztiak hartzen ditu, haien…
DidaktikaDidaktika irakaskuntzaren metodologiaz, zehatzago horren helburuetaz, edukien finkapenaz eta irakaskuntzaren eguneroko jardunaz eta antolaketaz, arduratzen den pedagogiaren adarra da. Pedagogiaren teoriaren ondorengo eremua litzateke, eta hezkuntzaren jardun praktikoa…