Batzordeak (eta azpibatzordeak)

Batzordeak eta azpibatzordeak goragoko beste organo baten izenean eta delegazioz, informazioa jaso, aholkuak eman eta erabakiak hartzen dituzten organoak dira, gehienetan kolegiatuak edo kide anitzekoak, gaiarekin zerikusia duten pertsonek osatua. Batzordeen lanak azken erabakia hartu baino lehen egin beharreko zereginekin du zerikusirik: goiko organoak hartuko duen erabakia hartzeko behar idrentxosten teknikoak prestatu edo eskuartean egongo diren proposamenak eta erabakiak zehaztu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, commission and subcomissions; gaztelaniaz, comisiones y subcomisiones.