Behaketa-ikerketak

Behaketa-ikerketak edo behaketazko ikerketak kausa-efektu erlazioak bilatzea helburu duten ikerketak dira, zeinetan ez den posible saiakuntza edo esperimentazioa burutzea, ikertzaileak kontrol-aldagaiak  edo aldagai independenteak kontrolatzen ez dituelako, edota kontrol-aldagai horiek aplikatzea zilegitzat edo komenigarritzat jotzen ez delako. Adibidez, pertsonengan dietak duen eragina aztertu nahi denean, ezinezkotzat hartzen da pertsona talde bati epe luzean dieta jakin batzuk betearaztea, gero dieta horren ondorioak aztertzeko; aukera moduan, jadanik eta euren kabuz dieta jakina jarraitzen duten pertsonak behatu egiten dira, eta hortik behaketa-ikerketa hitza, dieta horien eraginak aztertzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, observational studies; gaztelaniaz, estudios observacionales.

Ikus, gainera