Behaketa

Behaketa zentzumenen bitartez errealitateari buruzko datuak edo bestelako informazioa jasotzea da. Behatzailea behaketa egiten duena da. Eguneroko behaketan, zentzumenetatik jasotzen duguna ez da planifikatzen, baino behaketa metodologia zientifiko moduan erabiltzen denean, oso garrantzitsua da informazioa modu sistematiko batean jasotzea, jasotzen den informazioa homogeneoa, ordenatua eta baliagarria izan dadin. Halaber, saiatu behar da behatzailearen efektua jasotzen den informazioan ahalik eta eragin txikiena izatea, hots behaketa ahalik eta objektiboenak izaten.

Ikus, gainera