Behaketa partehartzailea

Gizarte zientzietan, behaketa partehartzailea ikerketa teknika kualitatiboa da, non ikertzailea ikertu nahi duen gizarte eremuan murgildu eta behatu edo ikusten duenaren deskribapen zehatz sistematiko eta egituratua egiten duen, bere esperientzia, inpresio eta iritziak ere barneratuz. Etnografian erabiltzen da bereziki. Zuzeneko behaketaren aldaeretako bat da, behaketa ez partehartzailearekin batera. Behaketa partehartzailearen euskarri nagusia ikertzailearen landa-koadernoa da. Bronislaw Malinowski poloniar antropologia izan zen teknika honen aitzindaria.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, participant observation; gaztelaniaz, observación participante.