Bektorizazioa

Bektoritzatu gabeko irudia (ezkerrean) eta bektorizazioaren ondoren eskuratzen dena (eskubian).

Informatikan, bektorizazioa edo bektorekatzea pixel edo bit mapa batez osaturiko raster formatu duen irudi bat bektore gisa (programazio-agindu zehatz eta garbien bitartez) irudikatzea da, irudian egon daitezkeen zehazgabetasunak ezabatze aldera, eta gerora irudia modu erosoagoa maneiatze aldera. Informatikan, irudien ikusizko moduan, bitmap delako batean alegia, pantailan ikusten duguna ordenagailuak lantzen duena da, eta ikusten duguna pixelez pixel osatzen den irudi bat da, kolore desberdinekin. Praktikan, formato horrek eragozpenak baditu, bereziki argazki edo eskan batetik landutako irudien kasuna, pixel batzuk zikinak, grisak (ez zuriak ez beltzak) edo zehazgabeak direlako. Adibide garbiena, eskuz egindako marrazki batetik eskaner batez egindako kopia: marrazkiko trazuaren ertzetan, ez trazu ez zuriune diren pixelak geratuko dira. Bektorizazioaren helburua pixel zikin horiek ezabatu eta trazu guztiz garbia uztea da, bektore edo agindu multzo batez osaturik, lerroa nondik nora eta nola joan behar duen adieraziz. Bektorizazioak beraz, aldatu egiten du irudiaren ikuspegi informatikoa: puntuz puntu osaturiko iruditik, programa-komando batzuen bitartez, geometrikoki alegia, definituriko irudi batera igarotzen gara. BektorizazioariĀ  esker, irudi berria garbiagoa izateaz gainera, gehienetan tamaina txikiagokoa ere bada, eta formato batetik bestera pasatzeko aukera errazagoak eta malguagoak eskaibtzen ditu.

SVG (Scalable Vector Graphics) formatoa (ikus, fitxategi-luzapena) da bektorizatutako irudien formato ohikoena. Irudien beste ohiko formatoetan berriz, PDF, PNG eta JPG formatoetan, irudiak ez daude bektorizatuta. Formato horietatik SVG formatora bektorekatu edo bektorizatzeko marrazki eta grafiko hainbat programa daude, ordea, Inkscape esaterako.