Soziologian, belaunaldia, belaun edo gizaldi ere deitua, urte inguru bertsuan jaio den pertsona-multzoa da, antzeko hezkuntza eta kultura jasotzeagatik gizatalde homogeneoa osatzen dutenak. XX. mendearen bukaeran belaunaldi hauek bereizi izan dira literatura soziologikoan: baby boomers, 1949-1968 bitartean, X belaunaldia, 1969-1980 bitartean, Y belaunaldia edo millennials, 1981-1993 bitartean eta Z belaunaldia 1994-2010 bitartean.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Konbentzionalismoa (soziologia)Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…