Beldurraren botoa

Beldurraren botoa edo beldurrezko botoa hauteskunde eta erreferendumetan boto emaileen sektore batek eraldatzaile, ziurgabe eta arriskutsutzat hartzen dituzten aukera politikoen aurka botoa aldatzearen fenomenoa da, aukera politiko horiek bozketa irabazteko posibilitatea murrizteko, horretarako haien aurkari politiko zuzenen aldeko botoa emanez eta euren berezko botoa baztertuz. Botoa aldatzeaz gainera, abstentziotik boto ematera aukera politiko baten alde bultzatzen duen fenomenoa ere izan daiteke. Uneko fenomenoa izaten da, hauteskunde jakinetan soilik gertatzen dena, aukera politiko guztiz desegokitzat hartzen diren horiek irabazteko posibilitatea dutela iritzi edo sinestarazi egiten denean. Hain zuzen, beldurraren botoa aukera politiko berritzaile horien aurkako alderdi batzuek aurrera eraman ohi duten estrategia da, aukera horien arriskua nabarmenduz, botoak bereganatze aldera.

Beldurraren botoa Espainiako Alderdi Popularrak 2015eko hauteskundeetan aurrera eraman zuen estrategia izan zen, Podemos indar politikoa guztiz arbuiatuz, boterea eskuratu zezakeela zabalduz, eta aldi berean haien burua Podemos-en aurkako alternatiba bakartzat aldarrikatuz.

Ikus, gainera