Beligerantzia

Beligerantzia (latinezko bellum, "gerra", eta gerere, "kudeatu", hitzetatik) etsaia erasotzen denean gertatzen den egoera edo agertzen den jokaera da. Maila geopolitikoan, bi nazio edo herrialdeen artean gertatzen den gatazkak dakartzan eraso militar, diplomatiko eta propagandazkoak izendatzeko erabiltzen da, baina hedaduraz politikan ere erabiltzen da, norberarenak ez diren ideia, proiektu eta subjektu politikoen aurkako konfrontaziorako joerari buruz, eta baita ere maila pertsonalean pertsona batek beste pertsona baten aurka duen jarrera sistematikoki erasokorra izendatzeko.

Elkarri erasoka diharduten agente eta subjektuak beligeranteak direla esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, belligerency, gaztelaniaz, beligerancia.