Belizismoa

Belizismoa gerra irtenbide gisa aldezten duen estatu baten jarrera politikoa da, elkarrizketa, negoziazioa eta bakezko beste irtenbideen aurka. Bakezaletasunaren aurkako jarrera da, beraz. Historian, belizismoa botere politikoa indartu eta barruko arazo sozial, politiko eta ekonomikoak ezkutatzeko erabili izan da, eta ez soilik estatuen arteko gatazka egoeretan, kanpoko etsaiak asmatuz eta haien aurkako gerra aldarrikatuz.