Beltxarga (zisne) beltza

Beltxarga beltza edo zisne beltza ustekabean gertatzen diren fenomeno eta gertakariak dira, probabilitate txikikoak eta aurrez harrigarritzat hartzen direnak, eta aldi berean  inguruan eta maila global batean eragin nabarmena dutenak. Kontzeptua Nassin Taleb ekonomialari libaniarrak plazaratu zuen 2007 urtean The Black Swan: The Impact of the Highly Improbable. Bere esanetan, zisne beltza deritzen gertakari hauei esker paradigma aldaketak gertatzen dira historian,  aurreratzea bideratzen dutenak, mailakako aurreratze historikoaren garrantzia gutxietsiz. Hala zisne beltzak lirateke COVID19 pandemia, 2001eko iraileko atentatuak eta Donald Trumpen haustespena presidente gisa.

Beltxarga beltzaren erreferentzia Europan mende askotan zabaldutako usteari egiten dio erreferentzia, zeinaren arabera zisne beltzak ez ziren existitzen, zisne beltzak bazirela jakin zen arte. Zisne beltzak beraz, gizarteek euren iritziak eta pentsamolde finko eta inposatuak aldatzeko ezintasuna adieraziko luke, finean aurrera egitea eragozten duena.

Beste hikzuntzetan: ingelesez, black swan; gaztelaniaz, cisne negro.