Berankortasuna

Finantzetan, berankortasuna gertatzen da pertsona edo erakunde batek egin beharreko diru-obligazioak edo ordainketak behar den epemugan egiten ez dituenean. Berankortasunez ordaintzen duena berankorra dela esaten da. Azkenean, ordainketa horiek egiten ez dira edo ezin badira kobratu, hutsa (default) gertatu dela esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, arrearage, default; gaztelaniaz, morosidad.