Berbategia

Hizkuntzalaritzan, berbategi hitza adiera desberdinekin erabiltzen den terminoa da:

  • Pertsona batek hizkuntza batean darabiltzan hitzen multzoa da. Glotodidaktikan, pertsona baten berbategiaren tamainak eta hedadurak hizkuntza zenbateraino menderatzen duen adierazten du.
  • Hizkuntza bateko hitzen edonolako multzo bat da, bereziki asko erabiltzen dena.
  • Arlo jakin batean erabiltzen diren hitz-multzoa ere bada; adibidez, zuzenbidearen berbategia edo enpresaren berbategia.

Maiz berbategi eta hiztegi terminoak nahasten dira, baino berbategia zerrenda hutsa den bitartean, hiztegiak definizioak edo itzulpenak barnehartzen ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, vocabulary; gaztelaniaz, vocabulario.