Berdinkideak

Soziologian, berdinkideak edo parekoak interes, iritzi, sinesmen, balore, kultura edo mailako sozioekonomiko berdina partekatzen dituzten gertuko kideen taldea, subjektuarekin harreman estuak dituztenak eta beraz beraiengandik, beraiekin zein beraiengana emozioak sorrarazten dituena. Berdinkideak izaten dira lagunak, gelakideak, elkarte bateko kideak. Tamainaren arabera, klika edo talde txiki informalak izan daitezke (ikasgela bateko gertuko gelakideen taldetxoa), edota talde handiagoak (gela osoa).  Berdinkideen artean gertatzen den fenomeno soziologiko nabarietakoa berdinkideen presioa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, peer group; gaztelaniaz, grupo de pares.

Ikus, gainera