Bereizgarri psikologikoak

Bereizgarri psikologikoak edo nortasunaren bereizgarriak pertsonak elkarren artean desberdintzeko baliatzen diren kategoriak eta ezaugarriak dira hala nola lotsati, alper, alai, serio, ..., giza nortasuna eratzen dutenak eta nolakoak garen eta nola jokatzen dugun baldintzatzen dutenak. Pertsona bati bereizgarri psikologiko atxikitzen zaionean, ezaugarri hori beste pertsonetan baino nabariagoa dela esaten dugu; hau da, denok gara gutxi gorabehera lotsati, baina lotsatiaren bereizgarria atxikitzean, besteak baino lotsatiagoak garela, edo lotsati izateak bereziki eragiten gaituela esan nahi dugu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, psychological traits, personality traits; gaztelaniz, rasgos psicológicos, rasgos de personalidad.