Berrikuntza (definizioa)

Berrikuntza gailu, prozesu edo erakunde batean gertatzen den hobekuntza nabarmena da, aldez aurretiko asmo bati jarraiki garatua, berrikuntzaren gaitasunei esker. Berrikuntza ohikoena arlo teknikoan gertatzen dira, eta gero gizarteko arlo kulturaletara zabaltzen dira, hala nola hezkuntzara eta kudeaketara. Alderantziz ere gerta daiteke ordea; adibidez, berrikuntza bat izan daiteke kulturan, gizarte prozesuen ezagutza hobea adibidez, gerora arlo teknikoan eta ekonomikoan berrikuntza izango duena. Berrikuntza sozialaren adibide argiak sare sozialak dira, subjektuak beraien artean harremanetan jartzeko dituzten ohitura eta irrikei buruzko ezagutza berrien ondorio baitira.

Hiztegia: ingelesez, innovation; gaztelaniaz, innovación.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Berrikuntza (definizioa)"; Gizapedian, azaroa 19, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/berrikuntza-definizioa/.