Berrindustrializazioa

Berrindustrializazioa  eskualde edo herrialde batean industria sektorea suspertu eta handitzea da, bereziki erakunde publikoetatik egiten diren finantza, trebakuntza eta dinamizazio-politiken bitartez, hala nola industrialdeak eta azpiegiturak eraikiz, nazioarteko merkatuetarako sareak osatzen lagunduz diplomaziaren bitartez eta inbertsioak egiteko finantzazioan lagunduz. Batzuetan industria birmoldaketaren bitartez edo horren ondorioz gertatzen da, lehiakorrak ez diren industria zaharkituak balio erantsi handiagoko industria aurreratuekin ordeztuz.

Berrindustrializaziorako politikak ohikoak dira desindustrializazioa edo industriaren gainbehera jasaten ari diren eskualdeetan, baino bestelako arrazoiak egon daiteke ahalegin horien atzean, hala nola produktu industrialetan autarkia maila batera heltzea edota merkataritza-balantza hobetzea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reindustrialization; gaztelaniaz, reindustrialización.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Berrindustrializazioa"; Gizapedian, 17 maiatza, 2020, https://gizapedia.hirusta.io/berrindustrializazioa/.