Betebehar fiduziarioa, betekizun fiduziarioa edo obligazio fiduziarioa beste pertsona baten on edo probetxurako erabakiak hartu eta jokatzeko obligazioa da, norberaren interesei erreparatu gabe. Obligazio fiduziarioa dute medikuek, gaixoarekiko, enpresa zuzendariek stakeholder edo bazkide eta enpresako beste interes-taldeeekiko, eta abokatuek bezeroekiko adibidez. Obligazio fiduziarioa ezartzen da bereziki konfiantza eta leialtasuna ezinbestekoa den lan eta zereginetan.
Loturiko artikuluak
Motibazio edo arrazoitze juridikoaMotibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…
Fede ona edo onusteaZuzenbidean, fede ona edo onustea pertsona batek on beharrez jokatzen duenean gertatzen da, zuzenbidearen printzipioak eta legeak urratzeko asmo txarrik gabe. Bereziki zerga zuzenbidean erabiltzen da: zergapekoei fede…
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…