Bezero-zorroa (bezeria)

Bezero-zorroa edo bezeria enpresa baten bezeroen taldea da, enpresaren produktuak eta zerbitzuak erosten dituztenak, eta beraz enpresako sarrera arrunten jatorria. Eztabaidatsua da bezero askoko zein gutxiko zorroa eduki behar duen enpresa batek. Bezero bakarra edo bakan batzuk edukitzea transakzio eta merkataritza-kostuak gutxitu egiten ditu, baino aldi berean arriskutsua izan daiteke bezero horien egoera ekonomiko eta finantzarioa kolokan dagoenean, enpresak bezero horien mendekotasun handia duelako kasu horietan. Enpresa bezero asko baditu berriz, merkataritza-kostuak handiagoak dira baina arriskua dibertsifikatuagoa ere bada, bezero baten edo bakan batzuen galerak ez baitu eragin handirik izango enpresaren kontuetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, client portfolio, clientele; gaztelaniaz, cartera de clientes, clientela.

Ikus, gainera