Bidaia-agentzia

Bidaia-agentzia bidaiekin, turismoarekin eta aisialdiarekin loturiko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da, bezeroari aholkularitza eskainiz eta eta hotel, garraio-enpresa eta tour-operadoreekiko bitartekaritza-lanak burutuz. Bidai-agentziak beraz, agente komertzial gisa egiten du lana, zerbitzu turistikoen hornitzaileen izenean, komisio baten trukean. Lehen bidaia-agentzia Ingalateran sortu zen 1845 urtean, Thomas Cook and Son izenarekin.